Honako hau aukeratu duzu Animalia Ekoizpena.
Hona hemen zure bilaketarekin bat datozen edukiak:
Animalien ongizatea (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)
Europar Erkidegoaren Nekazaritza Politika Bateratuaren helburua da nekazaritzari hainbat mailatan eskaintzen zaizkion diru laguntza eta esku-hartzeak alde batera uztea, «laguntza soroen laborari» direlakoak izatea saihesteko asmoz. Horren ordainetan, gobernu erakundeak ekologiako eta kalitateko kontzeptuetan oinarritutako laguntzak aldezten ari dira. Kontzeptu horietarikoa dugu animalien ongizatea (animal welfare). Horren erakusgarri dugu interes gero eta handiagoa eskaintzen zaiola animalien ongizateari buruzko ikerketari (VI. esparru proiektuko nekazaritzako 8 ikerketa proiektuetatik 5, animalien ongizateari lotutako gaiak lantzen zituzten), eta erlazionatutako aldizkariek duten garrantzia (adibidez, Applied Animal Behaviour Science, 2004%2Hegazti ekoizpena (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)
Erreferentzia historiko labur baten bitartez, hegazti sektorearen eta gaur egungo egoera zehazten duten alderdi nagusien bilakaera ulertzea. Sektorearen gaur egungo egoera ezagutzea (erroldak, ekoizpena eta kontsumoa), bai eta epe laburrean izan dezakeen bilakaera ere. Ekoizpen eskema ulertzea, bai haragiaren ekoizpenean, bai arrautzen ekoizpenean. Ekoizpeneko oinarrizko printzipioak zein diren eta hegaztiek ekoizpen zikloko edozein fasetan behar dituzten ingurumen baldintza komunak zein diren jakitea. Ugaltze fase bakoitzean instalazio, ekipamendu, erabiltze eta elikadurari dagokienez zein behar espezifiko duten ezagutzea. Oilasko haragiaren ekoizpeneko eta arrautzen ekoizpeneko alderdi nagusiak ezagutu eta ulertzea. Oilasko haragian eta kontsumitzeko arrautzetan kalitate irizpide nagusiak zein diren jakitea, eta horiek ekoiztean eta merkaturatzean eragina duen funtsezko araudia ezagutzea.
Hauek dira, oraintxe, Open Course Ware Universia ekimenaren barruan ikastaro sailkatuak eskaintzen dituzten unibertsitate guztiak:
Egile erlazionatuak: Antonio Callejo Ramos | Morris Ricardo Villarroel Robinson
Unibertsitate erlazionatuak: Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
| Gako hitz erlazionatuak: Animalia Ekoizpena | Animalien Ongizatea | Animalien osasuna | Arrautza | Arrautzaren kalitatea | Biosegurtasuna | Errulea | Estresa | Etologia | Fisiologia | Gizengarria | Gizentzeko oilaskoak | Hegazti ostatuak | Hegaztien ugalketa | Hegaztizaintza | Inkuba daitekeen arrautza | Inkubatzea | Jokabidea |


