Honako hau aukeratu duzu Arkitekturako Proiektuak.
Hona hemen zure bilaketarekin bat datozen edukiak:
Arkitektura I: Geometria Grafiko Informatikoa (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)
Arkitekturako objektuko teoria geometrikoa, informatika tresnekin. Irakasgai honen aztergai dira arkitekturaren forma espazialak eta haien irudikapena, informatika baliabideak erabiliz. Alde batetik, ikasleak Geometria Deskriptiboan bereganatutako ezagueren sakontze gisa har daiteke; eta, beste alde batetik, informatika baliabideen arabera, arlo bereko beste irakasgai batzuetan ikasi dituzten adierazpen grafikoari buruzko kontzeptuak aplikatzea dakar.Arkitektura II: Geometria Grafiko Informatikoa (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)
Informatika baliabideak erabiliz arkitektura egitatearen ikaskuntzan sakontzea dakar irakasgai honek. Arkitektura egitatea orokorrean aztertzen du, haren espazio, konposizio, eraikuntza eta egitura konplexutasuna aintzat hartuta.Eraikuntzako Marrazketa (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)
Asmoa da ikasleak ezagut ditzala lurren neurketa, kalkulua eta errepresentazioa, eta eraikinen errepresentazioa, instalazioekin eta obra zibileko elementuekin.Ingeniaritzari eta Ingurumenari Aplikatutako Klimatologia (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)
Irakasgai honen asmoa da ingeniariari, arkitektoari eta, oro har, ingurumeneko edozein ikastun eta teknikariri erantzuna ematea, euren lanbideko jardunean behar duten klimatologiako ezaguerei dagokienez. Ikastaro honekin, klimatologiako datuetan oinarriturik klimatologiako lanak egiteko jakintza eta gaitasuna hartuko dituzu; bai eta klima gertaerak analizatzeko eta klima aldagaiak neurtzeko trebetasunak garatu ere. Dudarik gabe, klimatologiak garrantzi handia du ingeniaritzaren eta ingurumenaren arloetan.
Hauek dira, oraintxe, Open Course Ware Universia ekimenaren barruan ikastaro sailkatuak eskaintzen dituzten unibertsitate guztiak:
Egile erlazionatuak: Antonio Carretero Díaz | Carmen García Reig | Ismael García Ríos | Javier Almorox Alonso
Unibertsitate erlazionatuak: Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa


