Honako hau aukeratu duzu Nazioarteko Zuzenbide Pribatua.
Hona hemen zure bilaketarekin bat datozen edukiak:
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen tutoretza, legez kontrako komunikazioaren aurrean (Carlos III Unibertsitatea, OCW)
Ikastaro teoriko eta praktiko honen asmoa da ikasleei ezagutaraztea gai horien gaineko arauak, ikasleei parte-hartze aktiboa emanez irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Oinarrizko kontzeptuetatik abiatuta, adierazitako bibliografia ulertu ahalko dute ikasleek. Eta, segidan —orobat irakaslearen jarraibideei jarraituz—, gaitasun eta trebetasunak bereganatuz joango dira, euren kabuz egin ahal izateko hainbat jarduera, hala nola: diziplina horrek babestutako eskubideei buruzko informazio iturriak erabiltzea; gai horiei buruzko hainbat motatako izapideak egitea; horiek zuzentzen dituzten erakundeak ezagutzea, eta behar dituzten informazioak bilatu eta —behar izanez gero— eskatzea; eta legez kontrako egintzak eragozteko kudeaketak egitea. Lehia eskubidearen eta kontsumitzaile nahiz erabiltzaileen eskubidea babestearen gizarte eta ekonomia ikuspegitik egingo da ikastaroa.Kooperatibetako Zuzenbidea (Carlos III Unibertsitatea, OCW)
Irakasgai honek aztergai izango ditu kooperatiba enpresei loturiko hainbat gai. Kooperatiben ekonomia, gizarte eta kultura alderdiak aztertuko ditu, bai eta koperatiba motak eta haien ezaugarri bereziak ere.
Hauek dira, oraintxe, Open Course Ware Universia ekimenaren barruan ikastaro sailkatuak eskaintzen dituzten unibertsitate guztiak:
Egile erlazionatuak: Isabel Candelario | Luisa R. Grillo
Unibertsitate erlazionatuak: Carlos III Unibertsitatea
| Gako hitz erlazionatuak: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak | kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa | Kooperatibak eta legedia | legez kontrako komunikazioa | Nazioarteko Zuzenbide Pribatua |


