Publicidad

Publicidad

Astelehena: 24 / 11 / 2014

Español  |   Català   |   Euskara   |  Galego  |   Português  |   Brasileiro   |   العربيي   |   中文   |   Deutsch   |  English   |   Français   |   Italiano   |   日本語   |   Русский

HASIERA | MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK | KONTAKTUA | PROIEKTUKO UNIBERTSITATEEN SARBIDE MUGATUA






Elikagaien Segurtasuna (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, OCW)

Ikastaroaren deskribapena:

2004ko irailean, doktoretza tesi bat aurkeztu zen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritzako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Tesi horrek agerian jartzen du Espainiako elikagai industrian elikagaien segurtasuna dela ardura gehien eragiten duen alderdia. Orobat, elikagaiak ekoizten eta merkaturatzen duten enpresek ondoen betatzen duten alderdia dela erakutsi du tesina horrek. Ardura hori, gaur egun enpresek kalitatea kudeatzearen alde agertzen duten interes handiaren gainetik ere badago. Higiene kalitatea kontrolatzeko, Espainiako eta Europar Batasuneko arau zorrotzak bete behar dira, elikagaiak ekoizteko prozesutik hasi eta azken kontsumoraino. Gure ingurunean, hala Europar Batasuneko Administrazioak nola Estatu kide bakoitzeko administrazioek kontrol lanak egiten dituzte, ikuskatze kanpainen bidez eta aldian-aldian elikagai laginak hartu eta analizatuz. Europar Batasunak elikagaien segurtasunari buruz ezarri nahi duen ikusmolde berrian, elikagaien katean esku hartzen duten sektore guztiei esleitzen die ardura, seguruak ez ezik osasungarriak izango diren elikagaiak eskaintze aldera. Ildo horretan, elikagaien industriek eurek areagotu beharko dute gero eta gehiago euren produktuen higienea eta segurtasuna, kontsumitzaileen eta euren interesen mesederako. Horretarako, elikagaien industriek bere burua kontrolatzeko mekanismo sofistikatuak ezarri beharko dituzte, legez ezarritako eskakizunez gainera. Horren guztiaren ondorioz —hainbat adituk eta egilek diotenez—, elikagaien segurtasunean lortu dira kalitatearen sistemen betetze maila altuenak. Izan ere, azken urteotan alarma handia eragin dute gizartean elikagaien krisialdiek.

Jatorrizko webgunea: OCW Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa


Ikastaroari lotutako edukiak:

Autoreak: José Luis López García | Alberto Berga Monge

Unibertsitateak: Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Gako hitz erlazionatuak:

Arriskuen Analisia | Arriskuen analisia eta kontrol puntu kritikoak | Arriskuen analisien eta kontrol kritikoko guneen sistema | Codex Alimentarius | Elikagaien Segurtasuna | Elikagaien teknologia