Publicidad

Publicidad

Ostirala: 17 / 11 / 2017

Español  |   Català   |   Euskara   |  Galego  |   Português  |   Brasileiro   |   العربيي   |   中文   |   Deutsch   |  English   |   Français   |   Italiano   |   日本語   |   Русский

HASIERA | MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK | KONTAKTUA | PROIEKTUKO UNIBERTSITATEEN SARBIDE MUGATUA





OPENCOURSEWARE ETA OCWGUNE KONTZEPTUAK

OpenCourseWare kontzeptua

OpenCourseWare (OCW) maila handiko ekimen elektronikoa da, argitalpen-ekimen elektroniko handia, alegia; Internet du oinarri eta 2001eko apirilean jarri zen martxan, Massachusettseko Institutu Teknologikoaren (MIT) eta bi fundazioren (William and Flora Hewlett Fundazioa, eta Andrew W. Mellon Fundazioa) arteko elkarlanari esker.

Honako hau da ekimenaren hasierako helburua:

1. Irakaskuntza-materialetarako sarbide libre, erraz eta koherentea ematea irabazi-asmorik gabeko sektoreko hezitzaileei, ikasleei eta mundu osoko autodidaktei.

Arrakasta handia izan duenez, bigarren helburua ere ezarri da:

2. Eredu eraginkor batean oinarritutako mugimendu malgua sortzea, beste unibertsitateek bide berari jarraitu ahal izateko beren material pedagogikoak argitaratzeko garaian, sinergiak eta lankidetzaguneak sortuz.


Zer da OCWgunea?

Webgune bat, irakasleek sortutako goi-mailako prestakuntzarako irakaskuntza-materiala biltzen duena.
Material horiek baliabide sorta bat osatzen dute (dokumentuak, programa, egutegia,...) eta irakasleek ematen dituzten irakasgaietako irakaskuntzako eta ikaskuntzako prozesuan erabiltzen dira.
Modu librean eskaintzen dira, eta sarean eskuragarri daude edonorentzat.
Material horien zabalkundea ez dago mugatua jabetza intelektualarekin loturiko gaiak direla-eta.
Bestek erabili, berrerabili, egokitu eta banatzea baimentzen da, betiere muga jakin batzuekin.



Zer EZ da OCWgunea?

EZ da urrutiko hezkuntza-zerbitzua, eta hortaz, ez ez du baimentzen, ezta aukerarik ematen ere, edukien bidez materialen autore/irakasleengana heltzeko, eta ez du eskubiderik ematen Erakundeari inolako egiaztagiri edo errekonozimendurik eskatzeko.

Beraz, OCWgunean ez da fororik izango, ezta korreorik edo irakasle eta ikaslearen arteko elkarreraginerako bestelako modurik ere.



OCWgunean dagoen materiala

Berrerabiltzeari dagokionez, bi maila proposatzen dira:

a) Egituratuak eta konbinatuta, material guztiek ikasketa-proposamena osatzen dute, irakasgai osoaren testuinguruan. Horrela, bada, ikasketarako dokumentuak ez ezik, irakasleak edo ikasleak irakasgai bat eman edo ikasteko erabiltzen duen material sorta osoa ere txertatzeko proposatu dugu: Programa, Egutegia, irakaskuntza-gida, jarduera-proposamena,…

b) Banaka hartuta, ikasketa-dokumentu bakoitzari metadatuak eransten zaizkio eta "ikaskuntza-objektua” esaten zaion multzoan paketatzen da, beste “Liburutegi digitaletan” sartzeko eta beste testuinguru batzuetan ere berrerabili ahal izateko.

Irakasgaien zenbait adibide

6061 – 6063 irakasgaia

Zenbakizko elektronika

Guided Wave Circuit Theory