OCW UNIVERSIA PROIEKTUAREN INGURUKO UNIBERTSITATE-PARTZUERGOA
OCW Proiektuan parte hartzeko baldintzak
- Behar bezala egiaztatutako erakundea izatea.
- Irakaskuntza-materialak irakasgaien arabera egituratuta argitaratzea. Gutxienez 10 irakasgai eskatzen dira.
- “Proposamenak” garatzeko eta “jardunbide egokiak” konpartitzeko konpromisoa hartzea, kalitatearen, egituraren, hiztegiaren eta abarren aldetik “antzekoak” diren proiektuak sustatze aldera.
- Ezarritako baldintzak betetzen dituen OCWgunea izatea:
- Materialak doan eta helburu komertzialik gabe eskaini eta argitaratzea.
- Materialak “garbia” izan behar du jabetza intelektualari dagokionez.
- Materialak OCWgunean argitaratuz gero, material hori erabili, berrerabili/egokitu, itzuli eta hirugarrenei banatzeko baimena ematen dela esan nahiko du.
- OCWgunea mundu guztiarentzako eskuragarri izango da Internet bidez.
- Proiektuari atxikitzea.


