ALDERDI JURIDIKOAK. CREATIVE COMMONS LIZENTZIA
Erakunde batek OCWgunea osatuz argitaratu eta eskaintzen duen materialak Creative Commons lizentzia izan behar du.
Jabetza intelektuala
Creative Commons lizentzia duten materialak erabiltzaileei lagatzen zaizkie, honako hauetarako:
- Erabili, berrerabili, itzuli eta beste testuinguruetara egokitzeko.
Erabiltzaileek honako konpromiso hauek hartzen dituzte:
- Helburu komertzialik gabe erabiltzea.
- Berez argitaratu duen Erakundea aitortzea, eta hala badagokio, baita egilea ere.
- Erabili ostean sortutako materiala hirugarrenek libreki erabiltzeko modukoa izango da, eta baldintza hauek guztiak bete behar ditu.
Beste zenbait alderdi juridiko, irakaslearen eta Unibertsitate/OCWgunearen arteko harremanari dagokionez:
- Egileak erabiltze-eskubidea lagatzen du.
- Jabetza intelektuala bere gain hartzen du edo jabeek ezarritako erabiltzeko baldintzak errespetatzen ditu.
- Unibertsitate/OCWguneak bere gain hartzen du erabilera, egilea eta haren obra errespetatzeko printzipioei jarraiki.



