Publicidad

Publicidad

Ostirala: 17 / 11 / 2017

Español  |   Català   |   Euskara   |  Galego  |   Português  |   Brasileiro   |   العربيي   |   中文   |   Deutsch   |  English   |   Français   |   Italiano   |   日本語   |   Русский

HASIERA | MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK | KONTAKTUA | PROIEKTUKO UNIBERTSITATEEN SARBIDE MUGATUA






1. Zertan bereizten dira OpenCourseWare eta urrutiko hezkuntza?

2. Zer material mota argitaratzen da OpenCourseWare proiektuan?

3. Materialak zer eskubideri daude lotuak jabetza intelektualari dagokionez?

4. OpenCourseWare proiektuko materialak erabiltzeak zertara behartzen du?

5. Erakunde batean OpenCourseWare zerbitzua ezartzearen kostua zeren araberakoa da?

 

1. Zertan bereizten dira OpenCourseWare eta urrutiko hezkuntza?

OpenCourseWare proiektuan hezkuntza-arloko material sorta jakin baterako doako sarbide librea eskaintzen da. Horretarako, ez da inolako matrikulazio-prozesurik bete behar, eta hortaz, ez da ezer ordaindu behar zerbitzua baliatzeagatik.

Urrutiko hezkuntza ikasketa-sistema bat da, erakundeek ikasleei eskaintzen dieten sistema, alegia, ziurtagiri bat lor dezaten; aldiz, OpenCourseWare eduki pedagogikoak kontsultatzeko sistema baino ez da.

gora

2. Zer material mota argitaratzen da OpenCourseWare proiektuan?

  • Ikastaroen plangintza: programak, ikasgai-zerrendak, helburu pedagogikoak, egutegiak, etab.
  • Edukiak: bibliografia, dokumentuak, ikus-entzunezko materiala, laguntza-materiala, etab.
  • Jarduera pedagogikoak: ariketak, testak, proiektuak, laborategi-praktikak, etab.

gora

3. Materialak zer eskubideri daude lotuak jabetza intelektualari dagokionez?

OpenCourseWare zerbitzuan argitaratzen diren materialek ez dute jabetza intelektualen eskubideekiko loturarik izan behar. Beraz, edukien argitaratzaileak eskubide horien jabe izan eta laga egin behar ditu, edo bestela, argitaratzaileak erosiak izan behar ditu, OpenCourseWare proiektuan eskuragarri jarri ahal izateko lizentziaren bidez. Argitaratutako materialetako ezein edukik ezin du urratu hirugarrenen copyrighta. Materiala beste baliabideen bitartez argitaratzeko eskubidea ere badu material-argitaratzaileak.

gora

4. OpenCourseWare proiektuko materialak erabiltzeak zertara behartzen du?

Edonork erabil ditzake materialak jatorrizko formatuan edo egokituta, norberaren premien arabera. Horrela erabiliz gero, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Ez du helburu komertzialik izan behar.
  • Jatorrizkoa argitaratu duen erakundea aipatu behar da, eta hala badagokio, egilearen izena.
  • Erabili ostean sortutako materiala hirugarrenek libreki erabiltzeko modukoa izango da, eta baldintza hauek guztiak bete behar ditu.

gora

5. Erakunde batean OpenCourseWare zerbitzua ezartzearen kostua zeren araberakoa da?

  • Materialak formatu digitalean izatearen araberakoa, internet bidez zabaltzeko moduan.
  • Edukien jabetza intelektualen eskubideei dagokien egoeraren araberakoa, eta beraz, “garbiketa”-lanetarako aurreikusitako dedikazioaren araberakoa.
  • Argitalpen-zerbitzu bat izatearen araberakoa, haren argitalpenak OpenCourseWare zerbitzura bideratu ahal izateko.
  • Materialak kontsultatzeko plataforma eta edukiak kudeatzeko plataforma ezartzeko behar den azpiegitura teknikoaren kostuaren araberakoa.

gora