Publicidad

Publicidad

Ostirala: 17 / 11 / 2017

Español  |   Català   |   Euskara   |  Galego  |   Português  |   Brasileiro   |   العربيي   |   中文   |   Deutsch   |  English   |   Français   |   Italiano   |   日本語   |   Русский

HASIERA | MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK | KONTAKTUA | PROIEKTUKO UNIBERTSITATEEN SARBIDE MUGATUA





EDUKI KUDEATZAILEA


OCW Universia proiektuak asistentzia teknikoa eskaintzen die erakunde partaideei, Unibertsitate bakoitzeko OCWgunea osatzen duten irakasgaiak kudeatu eta argitaratzeko plataforma abiarazteko garaian.

Hori horrela izanik, edukiak kudeatzen dituen sistema osatu bat eskaintzen zaie departamentu teknikoei; sistema hori eduCommons, delakoan oinarrituta dago, hau da, Utah State University unibertsitateko The Center for Open and Sustainable Learning zentroak OCW proiektuak sortzeko garatutako Open Source proiektuan.

Edukiak kudeatzen dituen sistemaren ezaugarri nagusiak:

  • Kategoriak eta ikastaroak sortzeko prozesua sinple eta argia izatea, materialak eransteko prozesua bezalaxe.
  • Katalogazio-prozesuan eta biltegiratzeko eta argitaratzeko formatuetan metadatuak txertatzea.
  • Edukiak malguki egituratzeko aukera.
  • HTMLko edizio-euskarri osatua.
  • Edukiei alta emateko aukera “.zip” artxibo konprimitua inportatuz.
  • Metadatuak, eta esportazio eta inportazioa erabat kudeatzea formatu estandarretan:
    • IEEE 1484.12.1-2002 Learning Object Metadata Standard (IEEE LOM) eta ISO 15836 Dublin Core Metadata (Dublin Core) estandarretan oinarritutako espezifikazioa.
    • Ikastaroen eta materialen inportazio/esportazioa IMS paketeetan.
    • Edukietarako sarbidea izateko aukera RSS iturrien bidez.
  • Lan-fluxua erabat kudeatzea, rolen eta egoeren bidez.
  • Jabetza intelektuala kudeatzeko mekanismoak eta erabiltze-lizentziak txertatzea.
  • Ezartzeko eta pertsonalizatzeko erraztasuna; hain justu, Unibertsitate bakoitzaren erakunde-irudiaren arabera.

Horretaz gain, erabilerari eta administrazioari buruzko eskuliburu sorta bat ere ematen da, irakasgai-txantiloia inportatzeko pakete estandar bat eta on line laguntza teknikoa.