Honako hau aukeratu duzu Monterreyko Unibertsitatea.
Hona hemen zure bilaketarekin bat datozen edukiak:
Ahozko Komunikazioa (UDEM, OpenCourseWare)
Gure denboraren % 99an, komunikatzen ari gara, dela geure buruarekin, dela beste inorekin. Gaitasun hori bete-betean garatzea lortzen badugu, hobeto adierazi ahal izango dugu zer behar dugun, zer pentsatzen dugun eta zer sentitzen dugun gure bizi esperientziaz, nork bere baitarako eta besterentzat ere. Azkenik, eta gizakiarentzat garrantzizkoena dena: hitz egitea eta komunikatzea ez da hautazkoa, nahitaezkoa da.Argudiatze eta diskurtso estrategiak (UDEM, OpenCourseWare)
Egunero bizi duzun komunikazio egoerari arretaz behatzen badiozu, nabarituko duzu egunero-egunero izaten dela uneren bat, zer egiten duzun, egin duzun edo egingo duzun azaltzeko eskatzen zaizuna. Komunikazio mota horrek, egunero, honelako galderak erantzutea dakarkigu: «zergatik?», «zertarako?» eta beste batzuk. Hori, «argudiatzea» deritzon komunikazio truke baten hasiera besterik ez da. Izan ere, erantzunaren arabera, norbait zerbaitez konbentzituko duzu edo ez, komeni zaizun akordio bat lortuko duzu edo ez, edota bi lagunentzat edo gehiagorentzat konponbide egokia aurkitzea eskatzen duen arazo bat ebatziko duzu edo ez. «Diskurtsoko estrategiak: eztabaidatzea eta argudiatzea» ikastaroa, horregatik, ezinbesteko esperientzia da unibertsitateko ikasle ororentzat. Izan ere, komunikaziozko parte-hartzerik gabe, argudiatzeko eta adostasunera iristeko trebetasunik gabe, ezein komunitate edo norbanakok ezin du iraun proiektu demokratiko batean.Elikadura (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaro honek elikagaiei buruzko oinarrizko ezaguerak emango dizkizu, hainbat gai aintzat hartuta: elikagaiek giza organismoan nola jarduten duten; nola balioztatu ea gizabanako baten elikadura egoera egokia den; mantenugaien beharrak aztertzea, gizabanakoen adinaren eta kondizioaren arabera; dieten eta dieta moten oinarriak ezagutzea; elikadurari lotutako gaixotasun batzuk aztertzea; eta, azkenik, teknologiak elikagaian prozesatu eta maneiatzean duen rola. Argi gera bedi irakasgai honen helburua ez dela nutriologoak heztea, ez eta ikasleak ezaguera konplexu eta sofistikatuz betetzea. Izan ere, ezagueraz betetze horrek nahasmena handitu baizik ez lukete egingo, bromatologiako oinarrizko ikastaro bati ekiten diotenengan.Erabakiak Hartzeko Laguntza Sistemak (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaroaren xedea da ikaslea gai izan dadila erabakiak hartzeko prozesu bat analizatu, prestatu eta automatizatzeko, antolakunde bateko goi zuzendaritzari laguntzearren. Ikastaro honetan sartuta dago erabakiak hartzeko prozesuko etapa bakoitza, bai eta prozesu horri laguntzeko erabilgarri dauden sistema eta informazio teknologiak ere.Gizarte eta Kulturako Mexikar Ikaskuntza (UDEM, OpenCourseWare)
Monterreyko Unibertsitateak, bere printzipioak oinarri hartuta, bere helburuetariko bat jotzen du gizakia osoki heztea. Eta beharrezko deritzo bere ikasleengan gizarte errealitateari arrakastaz aurre egitea ahalbidetuko dieten trebetasun eta jarrerak sendotzeari. Horretarako, unibertsitate honen hezkuntza ereduak bi ikasketa eremu handi ditu: lanbidezkoa (lanbide bakoitzeko gaitasun bereziak garatzen ditu) eta orokorra (gizarte sentiberatasuna eta bizitzaren zentzu transzendentea sustatzen ditu). Ikasketa orokorren eremuan, Mexikar Ikaskuntza delakoaren helburua da ikasleak Mexikoko gaur egungo gaiei buruz sentiberatzea.Hezkuntza Administrazioko Antolakuntzako Ikuspegiak eta Eraginak (UDEM, OpenCourseWare)
Hezkuntza Administrazioko Antolakuntzako Ikuspegiak eta EraginakKontabilitatea: Sarrerako Azalpenak (UDEM, OpenCourseWare)
«Kontabilitatea: Sarrerako Azalpenak» irakasgaia, maisutzako ikasle batzuentzat taxutu da: hain zuzen ere, kontabilitate arloko ikastarorik ez zekarren ikasketa plan batez hornituriko karrerak egin zituztenentzat, edota, nahiz eta halako ikastaroren bat egina izan, edukiak ahaztuak dituztenentzat.Maitasuneko Heziketa (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaro honen xedea da gogoeta egin dezazula maitasunari buruz: nola adierazten duzun, nola eratzen duzun, nola bizi duzun. Horretarako, materiala 3 unitatetan banatzen dugu. Irakurketetan ageri diren kontzeptuen ikerketa, saiakuntza eta analisien helburu da maitasunaren alderdiez gogoeta egitea eta zeure bizitza pertsonalean aplikatzea.Mexikoko historia: erregeordealdia (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaro honen bidez, ikasleak hainbat dokumentu forma ezagut eta azter ditzake: gobernuko historiak, kronikak, memoriak, gutunak, testu juridikoak, aktak eta txostenak; kazetaritzako albiste eta oharrak; filosofiako, erlijioko, zientziako eta literaturako obrak. Hau da, era guztietako aztarna idatzien adibideak. Horien artean aldeak daude jatorriagatik, edukiagatik, helburuagatik eta formagatik, baina guztiak dira funtsezkoak, XVI. mendetik XVIII.era bitarteko Mexikoko historia ezagutzeko.Mexikoko historia: XIX. mendea (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaro honen bidez, ikasleak hainbat dokumentu forma ezagut eta azter ditzake: gobernuko historiak, kronikak, memoriak, gutunak, testu juridikoak, aktak eta txostenak; kazetaritzako albiste eta oharrak; filosofiako, erlijioko, zientziako eta literaturako obrak. Hau da, era guztietako aztarna idatzien adibideak. Horien artean aldeak daude jatorriagatik, edukiagatik, helburuagatik eta formagatik, baina guztiak dira funtsezkoak, XIX. mendeko Mexikoko historia ezagutzeko.Mexikoko historia: XX. mendea (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaro honen bidez, ikasleak hainbat dokumentu forma ezagut eta azter ditzake: gobernuko historiak, kronikak, memoriak, gutunak, testu juridikoak, aktak eta txostenak; kazetaritzako albiste eta oharrak; filosofiako, erlijioko, zientziako eta literaturako obrak.Negozio Elektronikoak (UDEM, OpenCourseWare)
Ikastaroaren xedea da ikaslea gai izan dadila Internet oinarri nagusitzat duen negozio bat sortu, planifikatu, abiarazi eta ibilarazteko. Ikastaro honetan sartuta daude hainbat eduki: «ekonomia berria» ulertzeko beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak, nahiz negozio elektronikoak bezeroei lehiarako abantailaren bat eskainiko diela bermatzeko behar diren estrategiak.Oinarrizko Elektronika (UDEM, OpenCourseWare)
FM1110 kodea duen «Oinarrizko elektronika» ikastaroa, Fisika eta Matematika Sailak eskaintzen du. Mekatronikako Ingeniaritza (IMT), Ingeniaritza Biomedikoa (IBI), Konputazio Sistemetako Ingeniaritza (ISC), Informazio Teknologiako Lizentzia (LTI)eta Diseinu Grafiko Digitaleko Ingeniaritza (IDGD) ikasketen barruan ematen da «Oinarrizko elektronika» ikastaroa.Politika eta Ekonomiako Mexikar Ikaskuntza (UDEM, OpenCourseWare)
Monterreyko Unibertsitateak, bere printzipioak oinarri hartuta, bere helburuetariko bat jotzen du gizakia osoki heztea. Eta beharrezko deritzo bere ikasleengan gizarte errealitateari arrakastaz aurre egitea ahalbidetuko dieten trebetasun eta jarrerak sendotzeari. Horretarako, unibertsitate honen hezkuntza ereduak bi ikasketa eremu handi ditu: lanbidezkoa (lanbide bakoitzeko gaitasun bereziak garatzen ditu) eta orokorra (gizarte sentiberatasuna eta bizitzaren zentzu transzendentea sustatzen ditu). Ikasketa orokorren eremuan, Mexikar Ikaskuntza delakoaren helburua da ikasleak Mexikoko gaur egungo gaiei buruz sentiberatzea.SC 1250: Datuen Egiturak (UDEM, OpenCourseWare)
«Datuen egiturak» ikastaroa Konputazio Zientzien Sailean eskaintzen da. Ikastaro honetarako, garrantzizkoa da Java hizkuntza gutxienez % 75ean maneiatzea. Ikastaroa egiteko, ezinbestekoa da programazioaren, hastapenak, erdi mailako programazioa eta programazio aurreratua ikasiak izatea.
Hauek dira, oraintxe, Open Course Ware Universia ekimenaren barruan ikastaro sailkatuak eskaintzen dituzten unibertsitate guztiak:
Egile erlazionatuak: Aminta Garza Pinal | Armando Kutugata Estrada | Dinorah Marfil Rivera | Ghassan Kahwati Jamal | Hector Luis Villarreal Garcia | Josefina Ibarra Valencia | Luis Carlos Aceves Gutierrez | Monica Rangel Hinojosa | Nora Hilda Martinez Sanchez | Oscar Flores Torres | Viviana Lambreton Torres
Unibertsitate erlazionatuak:


