Publicidad

Publicidad

Osteguna: 21 / 09 / 2017

Español  |   Català   |   Euskara   |  Galego  |   Português  |   Brasileiro   |   العربيي   |   中文   |   Deutsch   |  English   |   Français   |   Italiano   |   日本語   |   Русский

HASIERA | MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK | KONTAKTUA | PROIEKTUKO UNIBERTSITATEEN SARBIDE MUGATUA





PROIEKTUARI ATXIKITZEKO PROZEDURAK


OCW Partzuergoari (OCWC) atxikitzea honetan datza: Unibertsitateak Lankidetza Memoranduma sinatu behar du, honako hauetarako prest dagoela adieraziz:

  • Unibertsitatearen OCWgunea garatzeko; gune horretan gutxienez 10 irakasgai argitaratuko dira partzuergoaren printzipioak betez.
  • Laguntzeko eta proiektu komuna sustatzeko, kide guztien artean gune komun bat osatu eta erabiltzaileei antzeko ingurune bat eskaintze aldera.

Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako zenbait unibertsitate OCW Universia ekimenaren barnean sartuta daude; hain zuzen ere, OCW proiektuari atxikitzea eta, aldi berean, gune iberoamerikarraren gertutasun kultural eta geografikoak eraginda, biltzea erabaki duten unibertsitateak. Horrela, munduko partzuergoan kualifikazio-maila handiagoko ordezkaritza izango baitute.

OCWC partzuergoari eta OCW Universia proiektuari atxikitzeko, bete eta sina itzazu Lankidetza Memoranduma eta kontaktuan jartzeko datuak jakinarazteko formularioa eta bidali helbide honetara:

Oficina OCW Universia
Avda. de Cantabria s/n - Edif. Arrecife, planta 00
28660 Boadilla del Monte - Madrid. España.

Atxikitze-eskaera jasotakoan, eremu mugatuan sartzeko gakoa bidaliko dizugu; eremu horretan aurkituko duzu OCW proiektua abiarazteko behar duzun informazio eta laguntza guztia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat zuzenean helbide honetara: ocw-universia[a bildua]upm[puntu]es