OCW PROIEKTUARI ATXIKITZEA ERABAKITZEKO ZENBAIT ARRAZOI
Abantailak eta eragozpenak
Orokorrak:
Erakundearen jarrera mundu osoan eragina duen fenomenoaren aurrean.
Zenbait onura:
- Jakintzan aurrera egitea, baliabide didaktikoak liberatu eta bilaketa-mekanismoak zabalduta.
- Irakasleek erabilitako irakaskuntza-baliabideetan berrikuntza eta perfekzionamendua sustatzen ditu.
- Irakasleak IKTetara hurbiltzeko lagungarri da.
- Jabetza intelektuala eta egile-errekonozimendua “antolatzeko” aukera.
- Erakundearen misioaren proiekzio handiagoa.
Zenbait eragozpen:
- Irakasleak bere irakaskuntza-materiala errepasatu eta egituratu egin behar du OCWaren arabera.
- Kostua areagotzea irakasleen laguntzarengatik eta zerbitzu berriak eskaintzeagatik.
- Irakaskuntza-materialaren erabilera esklusiboa edo helburu komertzialekoa mugatzea.
- Baliabideak kudeatzean bikoiztasunak sor daitezke, bi agertoki ezberdin artatzen baitira.
Sortutako irakaskuntza-materialaren curriculum-balioa ebaluatzeko modu berriak.
Zer dakar OCW Partzuergoko kide izateak?
Mesedegarria izan dadin, honako alderdi hauek balioetsi behar dira:
- Plan Estrategikoan txertatzea.
- Malgutasuna eta Erakundera egokitzeko gaitasuna.
- Laguntzak, baliabideak, esperientziak, jardunbide egokiak... konpartitzen dira
- Lanaren eragina eta norainokoa zabaltzen da.
- Partzuergoa osatzen duten erakundeek Erakundearen beraren irudia indartzen dute.


